Albisteak

 

Berangon Bidebarri kalean “berrerabilpenerako” edukiontzi berria instalatu da.

Orainarte, Berangon era honetako 3 edukiontzi zeuden: Sabino Arana kalean, Simon Otxandategi Etorbidean (monolitoaren altueran, Udaletxearen aurrean) eta Axgane Auzoan, Ricardo Otxoa parkearen ondoan.

Gaur egun, beraz, jarri den azken edukiontzi honekin, 4 dira Berangon ditugun “Berrerabilpenerako” edukiontziak.

Edukiontzi honetan, berrerabili daitezkeen tamaina txikiko objektuak sartu daitezke, esate baterako,  jantziak, oinetakoak, osagarriak, liburuak, jostailuak, gailu elektriko eta elektronikoak eta abar.

Objektu eta gailuen bilketa selektiboa eta beraien berrerabilpen eta birziklatzearekin,  hondakinen murriztea bultzatzen dugu.

Horrez gain aipatzekoa da, proiektu honek, Bizkaiko Foru Aldundiak Koopera Gizarte Sarearekin lankidetzan daraman proiektua izanik, bazterketa arriskuan dauden pertsonen parte-hartze aktiboa sustatzen duela.