Albisteak

 
Metro zonaldean, batez ere Sabino Aranatik Intxaurragara pasatzeko eta alderantziz, dagoen irisgarritasun arazoa konpontzeko, Berangoko Udalak 2018ko urriaren 29ko datarekin atal horretan lanak egitea esleitu zuen. Momentuz, arrapala bat alokatuko eta kokatuko da arazo hau probisionalki konpontzeko, zonalde horretarako behin betiko konponbide bat aztertzen den bitartean.

Arrapala kokatzeko orduan, Udalari hasieran planteatutako baldintzetan jartzeko dauden arazo teknikoen berri eman zaio. Instalazio honek zonaldean obra zibil garrantzitsua egin behar izatea suposatuko luke. Hau guztia aztertuta, 2018ko azaroaren 27an esleipena baliogabetu zen.

Ahalik eta lasterren erantzuna eman ahal izateko dauden aukerak aztertu ondoren, abenduaren 28an igogailu berria eraikitzeko proiektua esleitu egin zen. Asmoa ez da dagoena ordezkatzea, baiziketa herritarrek bi igogailu desberdin erabiltzeko aukera izatea, biak aldi berean zerbitzutik kanpo egotea oso zaila izango delarik. Honez gain, igogailu berriak ekipo elektrogenoa izango du, elektrizitate-hornidurak huts egitekotan martxan jarriko litzatekeena.