Albisteak

 
Pasadan astean, Aste Berdearen baitan, Berango Merana eskolako ikasleek  etxean erabilitako olioa birziklatzeko konpromisoa hartu zuten “SUPERRAFINA” heroiarekin batera.
 
Urtero-urtero, ekainaren 5ean, mundu mailako Ingurumen eguna ospatzen da eta horrekin batera Aste Berdea. Aurton ere,  Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateko EKOGUNE sailak, iraunkortasuna sustatzeko hainbat ekintza antolatu ditu eta euretariko bat hain zuzen ere, etxeko txikienei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina izan da.
 
Hori dela eta, Berangoko Merana Eskolan, “SUPERRAFINA” deritzon antzerki emanaldia burutu da.
 
Antzezlanaren helburua, OLIOAREN BIRZIKLAPENA sustatzea eta olioa harraskatik isurtzeak sortzen duen kutsaduraz ohartaraztea izan da.
 
Umeek, ikuskizun honen bitartez, litro bat oliok 1.000 litro ur kutsatzen dituela, ikasi ahal izan dute.
 
Emanaldiaren bukaeran, ume guztiek aho betez, ondorengo konpromisoa hartu dute: “Oraindik eta aurrera etxean erabilitako olioa arraskatik botako ez dutela eta plastikozko botila batetan sartuta edukiontzi laranjara botako dutela birziklatu ahal izateko. Eta konpromiso honen berri gurasoei, familiakoei eta lagunei emango diela”.