Albisteak

 

Bost dominadun europar Berangoko Nazioarteko Milian lehiatuko dira urriaren 6an. Antolaketaren arduradunen bat den Pablo Arnedok probaren nazioarteko izaera nabarmendu zuen, emakumezkoen eta gizonezkoen eliteko kategorietan atzerriko bost atleten parte-hartzearekin. Solange Pereira, Esther Guerrero, Marta Pérez Miguel, Susan Krumins (Holanda), Marta Pen Freitas (Portugal), Margherita Magnani (Italia) eta Zulema Fuentes Pila, beste batzuen artean, egongo dira. Adel Mechaal –aurreko edizioaren irabazlea-, Saúl Ordoñez, Fernando Carro, Jesús Gómez, David Bustos, Ismael Debjani (Belgika) eta Ibrahim Ezzaydouny (Maroko) atletek ere 19:55ean hasiko den eliteko proban korrika egingo dute. Emakumezkoen kimuen lasterketa lehenengoa izango da eta 16:10ean hasiko da. Berangoko alkatea den Anabel Landak proba hau aurkeztu zuen Berangoetako Kultur Etxean.