Albisteak

 
Berango atletismoaren arreta-gunea izango da berriz datorren urriaren 6an, Nazioarteko Miliaren 31. edizioaren antolaketa dela eta. Espainiako Federazioaren klasifikazioaren arabera, froga hau Estatuko onena da eta horrela mantendu da azken edizioetan. Lasterketa 16:10ean hasiko da eta federatutako eliteko emakumeen froga 18:55ean egingo da eta federatutako eliteko gizonena 19:20ean.

Berriro ere atletismoaren izen nabarmenenak parte hartuko dute Berango Atletismo Taldeak, Josu Hernandezen agindupean, hain ondo prestatzen duen froga honetan. Milia kimuen lasterketarekin hasiko da. Hamar minuturo kategoria desberdinetako parte-hartzaileei emango zaie irteera – kimuak, haurrak, kadeteak, gazteak, junior, emakumezko eta gizonezko master herrikoi eta federatuak, Berangoko Atletismoko Udal Eskola eta paralinpiarrak- eliteko frogak baino lehen. Miliarekin atletismoa herrian bultzatzea eta hamarkadetan oinarri sendoa sortzea lortu egin da.