Albisteak

 

MusiXpand-ek, Berangoko Gazte Mahaiaren laguntzarekin, “Emakumeak Musikan” jardunaldia antolatu du, kontzertu bat eta mahai- ingurua izango duena. Julia Iglesias abeslariak moderatuko duen eztabaida arratsaldeko seietan hasiko da Stay and Job zentruan, Ubao kaleko 29. zenbakian kokatuta dagoena. Maki Soto kantautorea; abeslari eta arte-kudeatzailea den Ingrid Kuschik; Les Alsborregach eta Irati Ortiz de Mendibil DJ-ak eta Nataly Etxeita bateria-jotzaile eta kantariak parte hartuko dute. Atsedenaldi baten ondoren, hitzaldiaren amaieran, Maki Sotoren txanda izango da.

Egitaraua (PDF 624KB)