Albisteak

 
Joan den asteburuan, milaka pertsona hurbildu ziren Erdi Aroko Merkatura.  Azoka Moreagan ospatu zen eta eguraldi ona egin zuenez, jende gehien etorri zen eguna, igandea izan zen.  Familia askok eguraldi ona aprobetxatu zuten bisita dibertigarri bat egiteko. Azoka, musika eta antzerki emanaldiez josita egon zen eta emanaldi hauek publikoa historiaren garai hartara arte eraman zuten. Orokorrean, salmentak oso onak izan ziren.