Albisteak

Mercado del libro solidario 

Puzgarriak eta ludoteka mugikorra egongo dira frontoian
 
Liburu Solidarioaren Azkoaren seigarren edizioa apirilaren 26an ospatuko da. Goizean izango da frontoian eta dohaintzan eman ahal dituzun bigarren eskuko aleak salduko dira. Aldez aurretik egiten baduzu, udal liburutegian utzi ahal dituzu, edo bestela egun horretan bertan frontoian eman ahal dira.
Liburuak euro baten truke salduko dira eta xede solidarioa izango dute. Bildutako dirua Berangon baliabide gutxien dituzten familien artean banatuko da. Saltokiak goizeko hamaiketatik aurrera zabalduko dituzte, arratsaldeko ordu biak arte. Ordutegi horretan ere adin guztietara zuzendutako aktibitateak martxan jarriko dira. Puzgarriak, tailerrak eta ludoteka mugikorra egongo dira, besteak beste.