Albisteak

 
Berangoko Erdi Aroko Azokak iraganera itzultzea proposatuko du maiatzaren 19 eta 21 bitartean, Moreagako parkean. 200 pertsonek inguru osatuko dute kanpalekua eta zokoa. Artisau tailerra desberdinak, antzerki ikuskizunak -gauekoak sua barne-, magia, txotxongiloak, musika emanaldiak, ipuinkontalariak eta falkoneria erakusketak egongo dira, besteak beste.
Ostiralean arratsaldeko bostetan azoka honen aktibitate frenetikoa hasiko da, parte hartzen duten taldeen kalejira batekin. Guztira, 11 parte-hartze tailer desberdin jarriko dira martxan, bakoitzak bere begiralea izango duelarik. Buztina, egurra, artilea, oihal tindaketa, landareak, jarapak, urregintza, larru ontzea, zapatagintza, ardo-botak, txanpongintza, etab landuko dira.  
Txotxongilolariak, malabaristak, magoak, musikariak eta orkestra-gizona beraien bizitasuna gehituko diete garai-irudikapenei, kontu-kontari-saioei eta falkoneria-erakusketei. 90 postuk inguru era askotako eta kalitate handiko produktuak jarriko dituzte salgai. 2017an Jerte Haraneko lehen gereziak iritsiko dira Berangora, Elcheko datilez eta deshidratatutako fruituaz gain. Gazta erakusketa ere garrantzitsua izango da, Extremadurako, Kataluniako, Frantziako edo Euskal Herriko produktuekin. Leongo zezina, Burgoseko odolki tipikoak, txorizoa eta saltxitxoia errioxarrak, eta euskal eta galiziar okindegia postu gastronomiko desberdinetako zerrendan sartuta egongo dira.
Eskulangintza-atalak ere leku handia beteko du eta hauetako askotan nola lantzen diren produktuak zuzenean erakutsiko da. Larruontzaileek, zilargileek, buztinlariek... Guztiek erakutsiko dute beren lan ona, oso animatua izaten den garaiko azoka honetan. “Berangora datozen artisauen % 85ek errepikatu nahi dute gustatzen zaielako. Merkatua gora doa urtero eta artisauei gustatzen zaie salmentak onak izan ohi direlako eta jendeak tratu ona ematen dielako” azaltzen du ekitaldiaren antolatzaileetako batek.
Jateko edo zerbait hartzeko esparruan bertan, artisau pizzak egongo dira –Lunatic-ekoak-, Galiziako olagarro saltokia, pastak salduko dituen teteria bat, krepe-denda bat edo sagardoa salduko duen taberna asturiarra egongo dira. Zelta musikako kontzertuak ere ez dira falta izango, Terueleko Barzonia taldearen kontu. Merkatua larunbatean eta igandean 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 22.30era egongo da zabalik.