Albisteak

 
Berangoko Nazioarteko Milia errepideko Estatuko onena da laugarren aldiz jarraian. Martxoaren 16an Atletismoko Espainiako Federazio Errealaren egoitzan entregatu zen saria.

Emandako puntuazioa 919 puntukoa izan da hiri-proba honetarako, Bilboko Nazioarteko Miliak lortutako 663 puntuen aurretik. Hurrengo edizioa -32.a- urriaren 19ra atzeratuko da, Berangoko proba Dohan (Qatar) burutuko den aire zabaleko munduko txapelketarekin bat ez egiteko.