Albisteak

 

Umeentzako ludotekak oso aktibitate  interesgarriak eskaintzen ditu lanegun guztietan Berangoetako Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. 2005 eta 2007 urteen bitartean jaiotako umeek tailer ludiko eta hezigarrietan modu aktiboan parte hartzeko aukera daukate,edota parte hartzaileen arteko giza-harremanak bultzatzen dituzten aktibitateekin dibertitzeko ere. 28an esperimentuak eta 29an jolasak burutuko dira. Ludotxikia ere matxan dago lanegun guztietan Berangoetan, 16:00etatik 18:00etara, 2008 eta 2010 urteen bitartean jaiotako umeentzat.