Albisteak

 
Skate-a gustokoa al duzu? Nola sentitzen zara taularen gainean? Skateboard-ean igotzerakoan, ze nolako jarrera duzu? Beldur Barik Jarrera izatea nahi dugu!

Horregaitik, Beldur Barik 2016 Lehiaketaren hasierako ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu, Berangoko Skatepark UribeKosta-n ospatuko duguna irailak 9an.

 Zer da Beldur Barik programa? Indarkeria sexista prebenitzeko programa da, gazteekin lan egiten duena. Horretarako, ikus-entzunezko lehiaketa du, zeina irailaren 9an hasi eta azaroaren 9an bukatuko den. Lehiaketaren sari irabazleak Azaroaren 26an emango dira ezagutzera, Uribe-Kostako Urdulizen ospatuko dugun Topaketan.

Hori dela eta, zure taula hartu eta irailak 9an 17.00etan Berangoko Uribe-Kosta Skatepark-ean Lehiaketari hasiera emateko antolatu dugun ekintza berezira gonbidatzen zaitugu.
17.00etan Ianire Elorriagak skate ikastaro bat eskainiko dizue.