Albisteak

 
2017ko sanjuanadak solidaritate kutsua izango du, ekainaren 23an  2 eurotan zapiak saldu, eta bildutako dirua Caritas elkartera bidaliko delako. Aurreko edizioetan bezala, udako solstizioaren sua Lantzarteko zelaian piztuko da, urtero ehunka persona erakartzen dituen jaia.
 
Ekintzak arratsaldeko zazpietan hasiko dira, “Begira Taldea”k girotuko duen umeentzako diskofestarekin. Umeek txokolatea dastatu ahal izango dute. Arratsaldeko zortzietan sua piztuko da eta hanburgesak eta sagardoa banatuko dira. DJ Xaiborrek San Juaneko jaiari amaiera jarriko dio, publikoa animatzeko dantza eta abestiak batzen dituen saioarekin.