Albisteak

 

21 taldek parte hartuko dute 23 urtetik beherako txirrindularientzako Bizkaia Saria challenger berrian. Lasterketa ekainaren 7, 8 eta 9an burutuko da Berangon, Erandion eta Mungian. Maila honetako estatuko txirrindularirik onenek parte hartuko dute lehiaketa honetan, Colombiako, Frantziako eta Noruegako hiru talde ezberdinen partehartzearekin.

Lehenengo etapa Klasika Berango deitzen da eta Moreagatik irtengo da arratsaldeko lauretan. “Froga hau maila gorenenekoa Bizkaian eta Euskadiko garrantzitsuenetariko bat da”, azaltzen du antolaketaren arduraduna den Javi Garciak. Helburua “ohiko Bira berreskuratzea da, hurrengo edizioan etapetan antolatutako lasterketa izanez”.

Lehenengo etaparen ibilbidea “nahiko zorrotza” izango da, Pozozabaleko gaina bi aldiz igoko da Laukiz, Plentzia, Gorliz eta Andrakatik (Lemoizen) igaroz. Hurrengo egunean Erandio Goikoatik irtengo dira eta ekainaren 9an Mungiatik. Erandioko lasterketarekin Txuma klasikoa berreskuratu nahi da –parte-hartzaileentzat zorrotza ere izanda- eta Mungiako etaparekin herri honetan burutzen zen Sagastiren oroimenezko froga.

Trafiko aldaketak

Herrian burutuko den txirrindularitza lasterketa dela eta, trafiko aldaketak egongo dira Berangon. Moreaga eta Sabino Arana kaleetako noranzkoa aldatuko da. Norabide bakarrean ibili beharko da 15:00 eta 20:00 bitartean. Sopelarantz doazenek Moreagatik joan beharko dute eta Getxorantz doazenek Sabino Arana kaletik, ohiko norabidearen kontra.