Albisteak

 

Euskadiko Gerra Zibileko emakumearen papera bigarren mailan geratu da, ia ahaztuta, argi pixka bat botatzeko historialariek ahozko iturriei protagonismoa ematen hasi ziren arte. Beurkoko Sancho elkarteko Guillermo Tabernillasek gai honi ekingo dio 14an, 19:00etan Berangoetako Kultur Etxean, eskainiko duen hitzaldian.
Ibilbidea hitzaldira horbiltzen diren pertsonak garai hartan kokatzen hasiko da. Kazetari batzuek 30. hamarkadako alderdi politikoen prentsan izan zuten eraginera, batez ere propagandista-rolarekin, joko du.
Garai garrantzitsuak izan ziren berdintasunagatiko aurrerapenean, emakume politiko bikainak ere egon baitziren, “alderdi politikoen sektore erradikalagoetan sufragio unibertsalaren eta sexuen arteko berdintasunaren defendatzaile gogorrak,  Federica Montseny, Clara Campoamor eta Victoria Kent bezala”.
Baina Bigarren Errepublikara arte ez zen lortu eskubideen berdintasuna, “Gerra Zibila heltzerakoan paper hauek luzatu ziren gehigarri batekin: emakumea ezkerrerago kokatutako elkarte politikoetan eta sindikaletan borrokalari izatera pasatzen da. Baina egoera hau ez zen luzatu, fronteetatik baztertu baitzituzten”, azaltzen du Tabernillasek.
Historialari honek emakumeek gatazkan izan zituzten funtzioak erakutsiko ditu: erizainak, sukaldariak edo gerra-industrian lan egin zuten espezializatutako langileak. Uribe Kostan izandako papera ere deskribatuko du. Hemen emakume batzuek Burdin Gerrikoaren defentsaren eraikuntzan parte hartu zuten eta brigadetan ere egon ziren, baina beraien lana “ez da ezaguna duela gutxi arte ez direlako landu ahozko iturriak, historiografiak mespresatzen dituenak”. 
Tabernillasek nabarmentzen duenez, “emakumeak, gainera, gizonen apetak sostengatu ditu, bere penak ito ditu, familiaren sostengua izan da eta pasarte tragiko hartako eta gerraosteko luzearen neke guztiak jasan ditu estoikoki. Gaur ahalegin hori guztiaren oinordekoak gara”.
“Emakumearen papera Euskadiko Gerra Zibilean” hitzaldia Berangoko Udaleko Berdintasun Sailak hilabete honetan antolatzen duen ekitaldi nabarmenetako bat da, Toti Martinez de Lezea idazleak Gasteizetik eskainiko duen ibilbidearekin batera. Saila honetako arduraduna den Ane Mire Aiok azaltzen duen moduan, “Berangoko emakumeentzako aukera miresgarria da. Idazleak bere liburuak garatzen diren lekuetara eramango gaitu eta, hiria erakusteaz gain, emakumeak toki honen historian izan duen papera azalduko du”.
Txango kulturala Berangon berdintasunaren alde antolatuko diren ekitaldi desberdinen ginga izango da. Irteera apirilaren 5ean egingo da eta Santa Mariako Katedrala barrutik ezagutzeko bisita gidatua ere sartuko da. Izena emateko epea zabalik dagom martxoaren 21era arte, herriko Kultur Etxeetan. Esperientzia original honetan parte hartzea 35 euro kostatzen da.