Albisteak

 

Mari Asun Landak hitzaldi bat eskainiko du Berangoetako Kultur Etxean martxoaren 11an, arratsaldeko zazpietan. Idazleak feminismoaren eta literaturaren gainean hitz egingo du. Umoreak ere bere atala izango du emakumearen jardunaldi hauetan. Martxoaren 14an (19:00etan) “La última oportunidad” antzeztuko da, itxarongela batean garatzen den nahaste komedia bat. Honen protagonistak oso ezagunak diren bi aurpegi dira. Alde batetik, ETB2 kateak eskaintzen duen “El conquistador del fin del mundo” saioaren aurkezlea, Julian Iantzi, eta beste alde batetik, Gurutze Beitia umorista polifazetikoa, ETB2n ere arrakasta lortu zuena.
Hurrengo egunean, martxoak 15, ipuin-kontalari saio berezi bat egongo da Berango Antzokian bertan. Dandana taldeak “Eskerne eta Argiñe jolasean” eskainiko du euskeraz. Ikuskizunak egunkariaren berriekin jolasten ondo pasatu ahal dela erakutsiko du. Martxoaren 17an gurasoei zuzendutako berdintasunaren aldeko baterako hezkuntzaren saio bat egongo da. Saio honen harrera onak parte-hartzaileen zenbatekoa bikoiztea erraztu du, 50 pertsonek eman baitute izena.
Martxoaren 18an aktibitatea Berangoetako Kultur Etxean garatuko da. Zine-forum saio bat egongo da, “work-kafea” formatuarekin. 18:30etik aurrera laburmetraiak igorriko dira 30 minututan zehar eta ondoren eztabaida bat egongo da ziklo honetako bilakaera eta parte-hartzaileengan izandako eragina aztertzeko. Berdintasunaren alde Berango Antzokian burutuko diren jarduerak martxoaren 21ean eskainiko den filmarekin amaituko dira. Arratsaldeko zazpietan “La caza” botako da, gezurra baten ondorioz arazo larriak izango dituen irakaslearen zoritxarrak kontatzen dituena.
Agendaren amaiera apirilaren 18an izango da, Errioxara egingo den ibilaldiarekin. Irteera honetan, ardoa eta txokolatea nahastuko dituen uztartzea egingo da. Emakumeek eskatu zuten txango hau egitea, soto bat bisitatzeari buruzko beraien interesa aurkeztu zuten asetze-galdeketa baten bidez.