Albisteak

 

“aUKera ON” Uribe Kostako bigarren eskuko 4. eta 5. Merkatuak

• Berango 2014-05-10 Frontoian
• Gorliz 2014-05-25 Frontoian.

Gaur egungo kontsumo ohiturak direla eta, sarritan bazter uzten ditugu oraindik ere balio duten objektuak.
Gure ustez, Uribe Kostako auzotarrei bigarren eskuko  merkatu bat eskaintzea tresna egokia izan liteke hondakintzat jotzen ditugun objektu asko berrerabili, balio eman eta erabilgarri mantentzeko balioaz sentiberatzeko. Horrela, produktuari bigarren aukera emanez, ez dugu edukiontzira botatzen.
 
IZENA EMATEA

Salmenta postu batean parte hartu ahal izateko, “IZENA EMATEKO ORRIA” bete behar da; www.uribekosta.org helbidean argitaratuta dago inprimakia.

Izen emate orria (PDF.260KB)

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte salmenta edo truke postuetan.

Postuak esleitzeko, lehentasuna izango dute Uribe Kostako udalerrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) erroldatuta dauden auzotarrek; aurretik, www.aUKeraon.net orrian alta eman dutenek, eta gero, gutxienez, iragarki bat igo dutenek; baita aurreko merkatuetan parte hartu ez dutenek.

 EPEAK:
• Izena emateko: apirilaren 25era arte
• Parte hartzaileen zerrenda argitaratzeko:  apirilak 30
 
Izena emateko moduak:
• Posta elektronikoa: Ekogune@uribekosta.org
• Faxa: 94 676 28 72
• Posta arrunta, edo bertara joateko: Gatzarriñe 4, 48600 Sopela

 ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

 Informazio gehiago eta izen-emate orria:
http://www.uribekosta.org/eu/c/sostenibilidad/berria/aukera-on%E2%80%9D-uribe-kostako-bigarren-eskuko-3-merkatua