Albisteak

 
Informatzen da zelan herritar batzuek Udalari jakinarazi diotela, Lantzarteko landan, iltzez beteriko janari zatiak, saltxitxak, ikusi dituztela, antza denez txakurrei kalte egiteko helburuarekin.

Orainarte, Udalari jakinarazi zaion kasu isolatu bakarra da. Hala ere, honelako erasoak sortu ditzaketen kalteen kontziente, Berangoko Udalak, txakurren jabeak ohartarazi nahi ditu, agertu daitezkeen kasuen aurrean erne egon daitezen.

Berangoko Udalak, honelako ekintzak salatzen ditu, zeintzuk ez dituzten txakurren bizitza soilik arriskuan jartzen baizik eta landa eta parkeetan jolasten duten umeena ere.

Gogorarazi nahi da baita ere, existitzen diren sentsibilitate guztiak errespetatu behar direla, herrigunean pertsona eta animalien arteko elkarbizitzarako ezinbestekoa, denen onerako, zentzuan oinarrituta dagoen Animalien edukitzearen eta babestearen gaineko udal ordenantza betez.