Albisteak

 
Urdulizeko Kultur Etxean ospatutako pertsona zaintzaileei zuzendutako I. omenaldiak arrakasta handia lortu zuen. Gizartearen esker onak 38 pertsona hauek egiten duten lan garrantzitsua nabarmentzeko eta ezagutarazteko balio izan zuen. Pertsona hauek beraien senitartekoak zaintzeko emate eskuzabala eta neketsua egin behar dute askotan. Uribe Kostako Mankomunitateko Ongizate Sozialeko sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuten ekitaldi hunkigarri hau.