Albisteak

 

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoaren VI. Urteurrena ospatzeko, igande honetan, irailak 23 (10:30), umeei zuzendutako “gymkhana” antolatuko da eta familia osoak parte hartu ahal izango du. Jolas honek parte-hartzaileak Berangoko gune desberdinetatik gidatuko ditu eta, froga ezberdin ebazten dituzten bitartean, Burdin Hesiaren garrantzia ezagutuko dute.
 
Bitxikeria, anekdota eta antzeztutako kontakizun askoren artean, herriaren historiara Gerra Zibilean hurbilduko dira. “Aktibitatea Museoan bertan hasiko da eta Berangon oraindik kontserbatzen diren Hesiaren aztarnetan amaituko da. Han ezuste txiki batek abenturari amaiera bikaina jarriko dio”, azaltzen du Aitor Miñambresek.
 
Jarduera doakoa da, baina leku mugatuak daude eta horregatik aldez aurretik Kultur Etxean izena eman beharra dago.

Informazio gehiago: Berangoetako Kultur Etxea, 94 668 21 43 telefonoan edo burdinhesia2@berango.org helbidean.