Albisteak

 
Udaren helduerarekin Gaztegunearen jarduerak  areagotu egiten dira, 1995 eta 1998 urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzendutako ekintzekin. “Gaztegunearekin Uda zure neurrira” programak musika jartzen ikasteko, abenturako irteera batez gozatzeko, kirol esperientziak bizitzeko edo sukaldatzen ikasteko (gero taldean prestatutakoaz gozatzeko),  aukerak eskaintzen ditu.  Jarduera hauek guztiak batzen dituen eskaintza aukera dezakezu, edo  nahiago dituzun jardueretan soilik apunta zaitezke. Izena emateko epea ekainaren 3an amaituko da.
Zure gustokoen musika jartzen ikasteko lehen pausoak emateko DJ ikastaro bat dago eta, honekin batera, udari ongietorria emateko jaia ospatuko da. “DJ class fest" da Gazteguneak proposatzen diguna ekainaren 28rako, 18:00ak eta  22:00ak artean. Berangon erroldatuta bazaude, prezioa 10 eurokoa da.
Zerbait lasaiagoa nahiago baduzu, 'Afaritxoko' dago. Proposamen hau zertan datza? Bada era dibertigarrian janaria prestatzen ikastea eta gero honetan aritu diren gazteen taldearekin afari batez gozatzea. Sukaldaritza klaseak uztailaren 10, 17 eta 24an eskainiko dira, 19:00etatik 22:00etara, 18 euroren truke.

ABENTURA

Zurea jarduera eta adrenalina pixka bat askatzea bada,  "Zumaia Xperience", "Lasergune Team Game", "Bilbo Bilbo Kanoaz" edo "BTT Rally"-ra joan zaitez. "Zumaia Xperience”rekin bost eguneko abenturara jauzi egingo duzu Gipuzkoan. Uztailaren 1a eta 5a bitartean historiaurrean murgildu ahal izango zara Ekain Berri bisitatzerakoan – Ekaingo haitzuloak erreproduzitzen diren tokian- flysh-a oinez eta itsasontziz bisitatu, gauero gaubelez gozatu eta askoz gehiago, Azkizu ostatuan lo egin baino lehen. Kostua 100 eurokoa da eta, gainerako jardueretan bezala, bikoitza Berangon erroldatua ez bazara.
"Lasergune Team Game"-k laserrekin jolasten gozatzeko esperientzia dibertigarria eskaintzen dizu, uztailaren 22an, 16:00etatik 20:00etara, 7 euroren truke.  Ordu-tarte horretan berean Bilbotik kanoaz jardunaldian goza dezakezu, 8 euroko prezioagatik, uztailaren 22an. Eta zurea bi gurpilen gaineko trebetasuna bada, "BTT Rally"ra apunta zaitez. Uztailaren 8an izango da, 09:00etatik 18:00etara, 13 euroko prezioagatik. Proposamen baten bat ere ez baduzu galdu nahi, "Gaztegunearekin Uda zure neurrira" planak 140 euroren truke aktibitate guztietara apuntatzeko aukera ematen dizu.