Albisteak

 
Abuztuaren 4an, eguerdian elizan egongo den mezarekin, hasiera emango zaio 2017ko Santo Domingoko programari. Ondoren, nagusientzat hamaiketako bat egongo da eta Simon de Otxandategi taldeak haur-dantza erakusketa bat egingo du. 19:00etan, jendeak dantza dezan, Disko DJ Jaia hasiko da koreografia dibertigarriekin. Hogeita hamar minutu geroago, frontoian pilota-txapelketaren kanporaketak jokatuko dira. Zortzietan, Otxandategi Abestaldeak emango duen kontzertua baino lehen,   hanburgesak eta sagardoa banatuko dira eta eguna bukatutzat emango da “Drindots” taldearen erromesaldiarekin.
Abuztuaren 5ean, 12:00etan, Berangoko Pala Txapelketaren seigarren edizioaren partidak jokatu dira, kategoria maskulino eta femeninoetan. Aldi berean, haurrentzako jolas-parkea zabalduko da. Bertan,puzgarriak eta haurrentzako jolasak egongo dira 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Arratsaldeko bostetan, tirolina eta ur-txirrista ere egongo dira, haurrak primeran pasa dezaten. Herri-kirolak maite dituztenentzat, arratsaldeko zazpietan, herriko probalekuan, idi probak izango dira. Zortzietan, “Txikis” taldeak bilbainadak abestuko ditu. Gaueko bederatzietan, oilaskoa eta sagardoa banatuko dira eta 22:30etan, Abba suediar talde famatuari tributua eskainiko zaio. Kontzertuan zehar, mozorro-lehiaketa eta zozketa bat egongo dira. Eguneko programa, Dantza Disko Festa batekin amaituko da.
Abuztuaren 6an, herri-bakaladarekin, Santo Domingoko festak bukatutzat emango dira. Haurrak primeran pasa dezaten, puzgarriak ipiniko dituzte 11:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara. Bitsaren jaia 13:30etan izango da eta haurrentzako tailerrak arratsaldean zabalduko dituzte. Zazpietan, txokolatada hasiko da eta arratsaldeko zortzietatik aurrera, Maran taldearen erromesaldia hasiko da. Gaueko hamarretan, txorizoak sagardotan banatuko dira.