Albisteak

 

Santa Anako jaiak amaitu ondoren, Santo Domingoko jaiak hasiko dira, abuztuaren 4an, eta programazioa Bakailao pil-pilean jai herrikoiarekin amaituko da. Eguerdiko meza adin guztietara zuzenduta egongo diren aktibitateen hasiera izango da eta jarraian, 13:00etan, nagusientzako hamaiketakoa eskainiko da zelaiaren ondoan, Simon de Otxandategi umeen dantza taldeak girotuko duelarik.
Jaietako lehenengo egun honetako arratsaldean “Zirkua hodei artean”  umeentzako ikuskizuna eskainiko da. Ordu erdi beranduago, 19:30ean, Berangoko Zutik Esku Pilota elkarteak antolatutako esku pilota partidak hasiko dira frontoian. 20:00etan hanburgesa-banaketa egongo da eta, gaueko bederatzietan, dantza erakusketa Otxandategi Dantza Taldearen eskutik. Hasierako jardunaldia adin guztientzako erromeria batekin amaituko da, Hiruki taldearen eskutik.
Ostiralean Menta taldeak alaitutako txitxarrilloak programazioari hasiera emango dio, arratsaldeko zazpietan. Bi ordu beranduago oilasko pintxoak banatuko dira. 22:30ean The Beatles taldeari tributua eskainiko da, 70 hamarkadako mozorroen lehiaketa ere egingo delarik. Eguna disko-festa berbenarekin amaituko da.
Abuztuaren 6an ur-puzgarriak txalupekin egongo dira. Umeentzako instalazioak 11:30etik 13:30era zabalik egongo dira eta, hauek itxi ondoren, bitsaren festa ospatuko da.  
Gorritiren animalien ikuskizuna arratsaldeko seietan izango da. Ordu bat beranduago, Torrekolanda Herri Kirol Taldeak antolatutako idi probak burutuko dira herriko probalekuan. 20:00etan txokolatada egongo da; 21:00etan “rantxerak” dantzatuko dira eta, hamarretan, txorizoak sagardotan banatuko dira. Diamante Negro taldaren berbenak, hamaiketatik aurrera, jaiei amaiera emango die.
 
 
Makailao pil-pilean jai

Ospakizunez aparte, abuztuaren 7an ospatuko den makailao pil-pilean jai herrikoia dago. Familiek eta koadrilek gozatzeko jaia denez, goizeko hamaiketan umeentzako parke bat zabalduko da, txalupak izango dituen ur-puzgarri  batekin. Arratsaldeko ordu biak arte zabalik egongo da eta, ordu horretan, bitsa festa hasiko da.
Bakailao jai herrikoiak Berangoko taldeak sukaldaritza-ekitaldi baten inguruan batzea du helburu eta horregatik antolatzen da bakailao pil-pilean prestatzeko ekintza hau.
Beldur barik
Azkenik, Berangoko Udaletxean eta txosnek emakumeen bortizkeriaren kontra azaldu dira. Emakumeen askatasuna murrizten duten abusu egoerak eta sexu-eraso saiakerak erautzi nahi dituzte: ahozko abusuetatik hasita- iruzkin sexistak, ikaragarriak edo mespretxuzkoak, besteak beste- sexu-eraso kasu larrietara.
“Jaiak giro onean bizi nahi ditugu, sexu-erasorik eta jarrera matxistarik gabe. Intentsitate gutxiko erasoei erantzuten badiegu, egoera larriagoak saihesten laguntzen dugu. Horregatik, jaietan, eraso-sexista edo jarrera matxista ikustekotan, ez begiratu beste aldera eta egiozu aurre”, da bidaltzen duten mezua.