Albisteak

 

Ehunka pertsonek gozatu zuten pasadan asteburuan Moreagako parkean ospatutako Berdintasunaren aldeko Jaiaren lehenengo edizioaz. Antolatutako tailer desberdinek parte hartze handia izan zuten eta publikoak Berangoko Emakumearen Elkartearen emanaldiak txalokatu zituen.

Pasadan ostiraleko manifestaziora 200 pertsona inguru hurbildu ziren, orain arte egindako edizio guztietako zenbatekorik altuena. Larunbatean Maialen Aulestiari egindako ongi etorria ere oso berezia izan zen.

Donohue sindromearekin diagnostikatutako Europako neska bakarra da. Oso gaixotasun arraroa da, munduan historia osoan bakarrik berrogeita hamar kasu inguru zenbatu dira. Maialenek intsulinari erresistentziarekin erlazionatutako desorden genetikoa du. Horrek zailtasun handiak planteatzen ditu ume-garapenean eta haztapenean, eta oso tratamendu garestia izateak bere senideak laguntza ekonomikoa eskatzera bultzatu ditu. Berango zortzi urteko neska honi laguntzen saiatu da berriro ere. Eta Maialenek karpan kantatu zuen mariachiarekin batera abestu zuen, ekitaldira hurbildutako pertsona guztien begikotasuna irabazi zuen eta jasotako harrerarekin asko gozatu zuen. Amaieran Berangora bizitzera etortzea gustatuko litzaiokeela adierazi zuen Maialenek.

Berdintasunaren aldeko Kartelen lehiaketan “Artist” izenarekin aurkeztu ziren Silvia Hernanek eta Itziar Llarenak irabazi zuten. Herritarrek bozkatu zuten “Somos raíces” haien lana, Berango-Merana Ikastetxeko sarrera nagusian dagoen horman edo eskolako sarreran bertan margoztuko da, behin betiko kokapena aztertzen ari delarik.

200 pertsona inguruk bozkatu zuten lan gustokoena aukeratzeko. Hernanek 94 boto lortu zituen. Bizkaiko Amanda Proyren eta kantabriako Patricia Alonsoren “Ellas” lana bigarrena geratu zen, 49 botorekin.