Albisteak

 
Berangoko Nekazaritza eta Artisau Azokak,  profesionalik onenak bilduko ditu maiatzaren 7ean, Moreagako parkean jarriko diren 64 postuetan, non Euskadiko Euskal Pastelaren edizio berriaren lehiaketa ospatuko den. Ekitaldi hau Simon de Otxandategi talde kulturalak antolatu du eta Berangoko Udalaren eta BBK-ren laguntza izan du. Txosnak ere ez dira faltako egun honetan mokadu bat hartzeko eta bizitasun musikala eta zanpatzarra, Simon Otxandategi taldearen musika eta dantza sail ezberdinen esku egongo dira. Haurrentzako jokoak ere egongo dira monitoreen presentziarekin.
“Azoka oso sendoa eta Bizkaiko garrantzitsuenetakoa da. Kultura eta gure ohiturak sustatzeko antolatzen da”, nabarmendu dute Simon de Otxandategiko antolatzaileek. Antolatzaileek, berriz ere, kalitateagatik eta ekoizleen eta erakusleen aniztasunagatik apustu egin dute, beti ere garrantzia bertako artisauei eta baserritarrei emanez.
Moreagako parkea erakarpen puntu batean bihurtu da, bertara Uribe Kostako herrialdeen familia ugari joaten dira.  24 eskulangintza stand-etan aniztasun asko egongo da: opariak, birziklapen produktuak, larruz, harriz eta egurrez eginiko produktuak, orratz-lanak egongo dira besteak beste.
Beste 40 postuak elikadurakoak eta gastronomiakoak izango dira. Alde batetik,  baratzeko produktuak, loreak eta landare naturalak salduko dituzten postuak egongodira. Bestetik, produktu landuagoak salduko dituztenak. Produktu hauen artean, hestebeteak, arrain-kontserbak , gazta ezberdinak (Idiazabal ez da faltako), eztia, txakolia eta patea egongo dira.
Azokan bertan, Euskadiko Euskal Pasteleko XIX. Lehiaketa gertatuko da, euskal ekoizle onenak joango dira eta haien artean lehiatuko dira Izarrakoa den Leire Belaustegiri (joan den urteko irabazleari), lehen postua kentzeko.