Albisteak

 

Berangoko Udalak ibilaldi familiarra antolatzen du Gijonera. Urriaren 25 eta 27 bitartean izango da eta “Gijón Cimavilla”-ra, Soplaoko kobazuloetara, Asturiaseko hiriko akuariora eta Lastresera bisita gidatua barneratzen du. Helduek 125 euro eta umeek 80 euro ordaindu behar dituzte. Berangotik kanpo erroldatuta egonez gero, prezioa 160 eurokoa helduentzat eta 115 eurokoa umeentzat izango da. Izena emateko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik Berangoetako eta Santa Anako Kultur Etxeetan.