Albisteak

 
Otsailaren 9an sagardotegi batera irteera bat antolatu da. Moreagatik goizeko hamarretan irten ondoren. 11:30ean Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita gidatua egingo da eta han herrian bertan ekoiztutako produktuak dastatuko dira. Ondoren, 13:00etan, Tximista sagardotegi familiarraren bisita gidatua burutuko da eta beraien sagardo naturala lortzeko prozesua azalduko dute. Bazkaria ordu bat beranduago izango da leku horretan bertan. Izena emateko epea urtarrilaren 23tik 28ra zabalik egongo da. Irteeraren prezioa 25eurokoa jubilatuak diren pertsonentzat eta 40 eurokoa gainontzekoentzat izango da.