Albisteak

 
Berangoko Emakumeen ikuskizuna aurkeztuko da martxoaren 16an Berango Antzokian, Emakumeen Jardunaldiak ospatzeko. Arratsaldeko zazpietatik aurrera elkarte ezberdinek parte hartuko dute muntaia honetan, hala nola, Emakumearen Elkarteak, Nagusien Etxeko emakumeek, Fernando Ansoleagaren poesia taldeak, Elizako emakumeen abesbatzak eta Kultur Etxeko Dantza Modernoaren taldeak.