Albisteak

 
Apirilaren 11an “Eskolara Oinez” proiektua martxan jarri zen eta ordurik aurrera, goizero-goizero, eskolarako bidea txaleko horiz jasten ari gara.
Hilabete pasa ta gero, proiektuaren balorazioa egin nahi dugu denon artean. Horretarako, batzar bat egongo da:
•           NOIZ: maiatzaren 12an, osteguna
•           TOKIA: Berangoeta Kultur Etxea
•           ORDUA: 18:00tan
Hauxe izango da batzarrean landuko den gai ordena:
-        Esperientziaren balorazioa
-        Ume eta nagusi boluntarioen parte-hartzaileen zerrenda eta koadrantea.
-        Diru-laguntzaren zuriketa.
-        “Eskolara Oinez”-en ospakizun berezia, ikasturte amaieran: sentsibilizazioa eta eskerrak.
-        2016-2017 ikasturtean proiektua aurrera eramateko plangintza
Gogorarazi, bai batzarrean parte hartzea eta baita “Eskolara Oinez” proiektuan bertan parte-hartzea, edonori irekita dagoela.
Aldez aurretik eskerrak emanaz, bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.