Albisteak

 

Bosgarren edukiontzia Berangon abiaraziko da hilabete honetako erdialdean, zabor organikoaren hautatze-bilketa egiteko eta birziklatzeko asmoarekin. Bere erabilera borondatezkoa da eta erabili nahi duten pertsonek azaroaren 11ra arte izango dute eskatzeko epea. Herritarrak informatzeko helburuz, egun hauetan Udala hedapen-kanpaina garrantzitsua burutzen ari da auzotarrek “edukiontzi marroia” deitutakoari buruz zalantzarik izan ez dezaten. Zalantzak argitzeko pertsona bat kontratatu da eta honek zertarako balio duen eta nola erabiltzen den azalduko du. Honez gain, triptikoak eta liburuxkak banatu dira interesaturik daudenak informa daitezela eta apuntatu nahi dutenek bete ditzaten.

Edukiontzi marroiak – herrian 20 unitate jarriko dira- sukaldatu ez diren barazkien eta fruituen hondakinak eta ogiaren eta opilen hondarrak uzteko balio du. Hondakin hauek jaso ondoren konposta bihurtzeko birziklatzera eramango dira. Ekimena garrantzitsua da ingurumen-ikuspuntutik, hondarren ziklo naturala osatzen duelako, behin tratatuta, landareen edo zuhaitzen ongarria bezala,  erabili ahal direlarik.

Abantaila ekonomikoa ere badu. "Zaborrak tonaka ordaintzen dira hondakindegian uzterakoan. Hondar organikoak banatzea eta birziklatzea Udalerako bilketa kostuak merkatzen ditu, hondakinen parte bat ezabatzen duelako. Aldi berean, ingurumenerako onura garrantzitsua suposatzen du", azpimarratzen du Sustapen Ekonomiko Sailaren arduraduna den Iker Balerdik. Bizkaiko Foru Aldundiak edukiontzien hornikuntzarako eta kosturako diru-laguntza ematen du.

Borondatez apuntatzen diren pertsonei pakete bat oparituko zaie: hondakin horiek uzteko kubo bat, konpostarako poltsa bat eta edukiontzia irekitzeko eta ixteko balio izango duen giltza. Sistema hau garbiena da edukiontziak ixteko aukera ematen duelako, usainen hedapena saihestuz. Hozkailuan kokatzeko iman bat ere emango dute.

Izena emateak

Bosgarren edukiontzia lortzeko izena emateko oso liburuxka praktiko eta deigarriak  asmatu dituzte. Utzi behar diren zabor organikoko hondakinen irudiez gain, dauden  informazio puntuak  zehaztuta agertzen diren planoa ere eskaintzen da. Prozesua sinplifikatzeko asmoz, triptikoak datu pertsonalak jartzeko balio du eta esandako leku horietako edozeinetan eman ahal izango da. Alde honetan Berangoko Udalak herriko merkatarien eta ostalarien laguntza desinteresatua izan du. Udaletxeaz gain, honako leku hauetan ere kokatzen dira informazio puntuak:   T1 taberna,  El Frontón taberna, García frutadenda,  Txokoa taberna, Sabino Arana okindegia, Udondo harategia,  On Egin taberna, Autoservicios Minoristas frutadenda, Lantzarte okindegia,  Axgane frutadenda eta  Josu Etxea taberna.
Izena emateko beste aukera, web orrialdearen bidez izango litzateke:  www.5contenedor.com.
Konposterako dohainiko paketea Udaletxean banatuko da azaroaren 19an eta 21ean, 19:00etatik 21:00etara.