Albisteak

 
Zirkuitu bio-osasuntsu batzuk diseinatu dira herritarrak ibiltzera eta bere jarduera fisikoa areagotzera bultzatzeko, osasunerako onuragarria baita. Berangoko Udalak jarri du martxan ekimen hau. Herriko leku desberdinetan kartelak kokatu dira ibilbide ezberdinak, hauen zailtasun maila eta aholkuak, azalduz. Aukeratutako gaien artean Burdin Hesia eta Munarrikolandako trikuharrien zonaldea nabarmentzen dira. Hala ere, asmoa Berangoko balio naturalak eta ondarekoak azpimarratzea da, hauen artean eraikin garrantzitsuak daudelarik, eta ibilbide batez gozatzera gonbidatzea, sedentarismora jotzen duen gizartean osasuntsu mantentzeko medikuek emandako aholkua jarraituz.
Helburu horrekin kartelak jarri dira eta hauetan Euskadiko Behin-Bahineko Gobernuak 1936an eta 1937an eraikitako Burdin Hesia nabarmentzen da. Eraikuntza hau  Gerra Zibilean Bilbo hiria babesteko egin zen.
Berangoko defentsak Arenen kokatu zituzten, Plentziaren eta Getxoren arteko errepidearen komunikazio garrantzitsuak eta trenbidea babesteko asmoz. Lubakietatik komunikatuta zeuden lau metrailadore kokagune jarri zituzten. Gaur egun, duela gutxi berritutako metrailadore-habia horietako bat eta mantentzen diren bi lubaki tarte ikus daitezke.
HIRIKO BIDEAK
Baina ez da beharrezkoa mendira joatea,  Berangoko herrigunean ere  gauza interesgarri gehiago baitaude ikusteko eta gozatzeko. Ondare historiko-arkitektoniko garrantzitsuan Santo Domingo de Guzmaneko eliza, Santa Anako ermita, Otxandategiko, Basagoitiko eta Berango-Uriarteko dorreak eta Aguirreko eta Icazako jauregiak nabarmentzen dira. Arrizubiaga, Sustatxa, Lukategitxu, Lotxarine edo Madariagako antzineko baserriak ere azpimagarriak dira, Kukullaga, Itza, Errotatxu, Goiko Errota eta Pozako errotekin batera.
Karteletan jarduera fisiko bat aldizka praktikatzea aholkatzen da, beharrezkoa baita eta osasunerako onuragarria delako. Gutxienezkoa astean bost egunetan, nagusiek ordu erdi eta gazteek ordu bat praktikatzea da. Programa astean bi egunetan indarra hobetzeko ariketekin eta luzatze-ariketekin osatzea aholkatzen da.
Udalaren hainbat puntutan jarritako taulek Burdin Hesiaren Interpretazio Gunea edo Munarrikolandako hilobi megalitikoak bisitatzera gonbidatzen dute. Lehen kasuan, museoa garai batean izandako Berangoetako Kultur Etxeko erakusketa  gelan kokatzen dela gogoratzen da. Han taula grafiko ezberdinak ikusi ahal izango dituzu, xehetasunak azalduko dizkizutenak, hala nola, zertarako sortu zen defentsa militar hau, zeintzuk ziren zeharkatzen zituen herriak eta Gerra Zibilean gertatutako bataila batzuk.
Munarrikolandako multzo megalitikoari dagokionez, Berangoko eta Sopelako mugetan kokatuta dago, mendi honetako zubian. Hilobi-monumentua Eneolitiko garaikoa da eta hareharriko bost tumulu biribilak barneratzen ditu, trikuharri batez gain. Trikuharri honen lauzak angeluan iltzatuta mantentzen dira. Multzo hau P.M. Gorrotxategik aurkitu zuen 1964. urtean.
Berangoko ondarearen altxor nagusietako bat dela azpimarratu beharra dago. Orain proposatutako zirkuitu bio-osasuntsuen barruan bisitatzea posiblea da, ibilaldi atsegina izateaz gain.