Albisteak

 
Moreagako parkeak atzera pauso bat emango du denboran ostiralean irekiko den Erdi Aroko Merkatua girotzeko. Aurten merkatua 300 pertsonaz osatuta egongo da –joan den urtearen bikoitza- eta 90 eskulangintza eta gastronomia postu irekiko dira.
Erdi Aroan girotutako azokak garai hartako antzezlanak, borrokak, artisauen zuzeneko erakusketak, musika, umeentzako tailerrak etab. eskainiko ditu. Azoka zabaltzean haurrentzako jolasak, lanbide tailerrak eta falkoneria erakusketak ere irekiko dira. Harrizko eta burdinezko irudien erakusketa egongo da.

Saltokiei dagokienez, Jerteko gereizak, Valentziako laranjak eta datilak, Galiziako gazta beltza, Casarreko torta, Verako piperrautsa, likoreak eta Asturiaseko eta Aragoiko produktuak, besteak beste, egongo dira. “Aukera ugari dago. Azoka desberdina izaten saiatzen gara eta, egia esanda, artisau guztiek errepikatu eta itzuli nahi dute”, azaltzen du Pedro Carrascok, ekitaldi hau Berangoko Udalaren laguntzarekin antolatzen duena.

Argibide gehiago (PDF 328KB)