Albisteak

 

Berango Merana Eskola Aktibatu+ Programa martxan jarri duen ikastetxeetariko bat da.

                                                            AKTIBATU+

Aktibatu+ programak planetaren ingurumen-osasuna hobetzeko eta norberak ere onura lortzeko eguneroko ekintza txikiak sustatzen ditu Bizkaiko herritarren artean.

Ideia hori Global Action Plan-en (GAP) bidez sortu zen, nazioarteko sare bateko kidea den GKE. Sare horrek helburu partekatu hau dauka: Eguneroko ekintzek ingurumenean duten eragina arintzea, etxe, lantoki eta ikastetxeetan ohiturak aldatuz. Nazio Batuek babestu eta UNESCOk bermatutako proiektua da, eta 23 herrialdetan dago ezarrita, 1990etik.

“Aktibatu+” Ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiak jarri zuen martxan, herritarrek ingurumen arloko iraunkortasunaren alde parte hartu dezaten sustatzeko. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraioaren Partzuergoa, Eroski Taldearekin, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE),Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Metro Bilbaorekin elkarlanean burutu du.

Global Action Plan – Ekintza Globalerako Programa (GAP) Nazio Batuek babestutako nazioarteko programa bat da, ikuspegi positibo, ideia arrunt eta ekintza praktikoetan oinarritutakoa. Helburua pertsonen ohiturak aldatzen laguntzea da. “Empowerment” edo “jabekuntza” kontzeptuan oinarritzen da, hau da, pertsonek sentitzea ekiteko eta bizi-ohiturak aldatzeko gaitasuna dutela, ingurumena hobetzeko helburuarekin. Baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea da asmoa, eta planetarekiko eragin negatiboa murriztea etxeko eta tokiko ekonomiaren mesedetan lan egiten den bitartean.

Testuinguru horretan, “Aktibatu+” programa garatzen den udalerrietan, ikastetxeen parte-hartzea sustatzen ari da, eta orokorrean herritar guztiena, etxeko ohituren aldaketak sustatuz (ikasleen familietatik hasi eta komunitate osora hedatuz).

 “Aktibatu+” programaren hirugarren edizioa da hau. Bizkaiko lurralde historikoko eskualde desberdinetan ari da lanean. 2014-2015 edizio hau Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-Kostan (Erandio, Getxo eta Leioa izan ezik). Hurrengo edizioetan, programa Bizkaiko Lurralde Historikoko beste eskualde batzuetara ere hedatuko da.

“AKTIBATU+” ESKOLA PROGRAMA: BERANGO MERANA ESKOLAN

Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-Kosta eskualdeetako 12 ikastetxe energia modulua lantzen ari dira. Ikastetxe horietarik bat hain zuzen ere, Berangoko Merana eskola da.
Energiaren gaia abiapuntu hartuta, ikastetxe bakoitzak bere kontsumo elektriko propioa ikuskatuko du. Bigarren fasean, “Aktibatu+” talde bakoitza arduratuko d eskola-komunitate osoa ohartarazteaz hartutako ohitura txarren inguruan, eta gero lortutako aldaketak ebaluatzeaz. Ikasleak guztiz inplikatuta egongo dira mekanismo ludiko horretan eta energiaren kudeaketaren ahulguneak ezagutzeko aukera izango dute, hortik abiatuta ekintzak planteatzeko.