Albisteak

 
Berango Txirrindulari Elkarteak ekimen berezia izango du apirilaren 12an Berango Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Han, denboraldi honetan poztasun bat baino gehiago eman dituzten 80 txirrindulari batzen dituzten talde ezberdinak  aurkeztuko dituzte. Arduradun nagusiak, Javi Garcia, aurkezpenean txirrindulari profesional ohi batzuk, Berango Txirrindulari taldeetako teknikariak eta zuzendariak egongo direla aurreratu du. Kirol erakunde honek herriko udalaren eta Leioako eta Erandioko udalen babesa ditu..