Albisteak

 
Berangok ikasleentzat bisitak antolatzen ditu.

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museotik hezkuntza programa berria aurkeztu da, “Bakerako Hezten”, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendurikoa.
Berangora hurbilduko diren ikasleek gure XX. Mendeko historia markatu zuen gertaeran sakondu ahal izango dute, Gerra Zibila hain zuzen. Gainera, gatazka honen eta beste batzuen ondorioak aztertzeko eta haien inguruan hausnartzeko jarduera bat egingo dute, bakea, elkarbizitza eta giza eskubideen inguruko kontzientzia garatzeko.
Horrez gain, Burdin Hesiaren gotorlekuen aztarnak ikusteko ibilaldiak ere egingo dituzte, Museotik minutu gutxitara. Nor animatzen al da?
Informazio gehiago: burdinhesia@berango.org edo 688 851 043 (10:00etatik 14:00etara deitu)