Albisteak

 
EUSKADIN GERRA ZIBILEAN EMAKUMEEK IZANDAKO EGINKIZUNA ERAKUTSIKO DUTE
Martxoan berdintasunaren aldeko adin guztietarako agenda anitza antolatuko da
Sancho de Beurko elkarteko partaidea den Guillermo Tabernillasek emakumeak Euskadin Gerra Zibilean izan zuen betebehar garrantzitsua azalduko du, emakumeak protagonistak izango dituen martxoan.  Garai hartako emakumeak, erizainak, sukaldariak, profesional nabarmenak eta gerra-tokitik erretiratuak izandako borrokalariak, aritu ziren.  Historialari honek, Burdin-Gerrikoan, emakumeak langile-brigaden parte izanik, beraien presentzia aktiboa ezagutaraziko du, nahiz eta hauen lana oso ezezaguna izan, orain dela urte gutxi arte historialariek ahozko iturrietara ez baitute jo.
Tabernillasek nola gerra-industrietarako eskulan espezializatua ere izan ziren kontatuko du. Eta gatazkan, eta honen ondorio ikaragarrien ondoren, bastioi moral eta familiaren kohesio bezala izan ziren ezinbestekoak. “Emakumeak, gainera, gizonen apetak sostengatu ditu, beren penak ito ditu, familiaren sostengua izan da eta estoikoki pasarte tragiko hartako eta gerraoste luzearen neke guztiak jasan ditu”, azpimarratzen du. Tabernillasek “gaur egun, ahalegin haien guztien oinordekoak garela” sinesten du, eta eskainiko duen hitzaldian emakumeen paperaren beste arlo ezkutua azalduko du, ekitaldi ugari izango dituen martxoan.
Nerabeei zuzendutako Gaztegunen emandako defentsa pertsonaleko ikastaroaz gain, Berdintasun-Sailak antzerkia, zinea, tailerrak eta Berangoko emakumeek egindako muntaketa bat programatuko ditu, besteak beste. Agenda martxoaren 1ean martxan jarriko da, “A trompicones” antzerki-ikuskizunarekin Berango Antzokian. Martxoaren 5ean Miren Agurne Meabek bere esperientzia pertsonala kontatuko du idatzi duen liburuaren izenburu berbera izango duen euskarazko hitzaldi batean: “kristalezko begi bat”. Ekitaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da Berangoetako Kultur Etxean.
Martxoaren 7an berdintasunaren aldeko ekintzak sustatzera zuzendutako tailer desberdinak garatuko dira Ludotekan, Ludoklubean eta Haur liburutegian. Hurrengo jardunaldian Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuko duen ekitaldi nagusia izango da. Armintzan burutuko da 13:00etan, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko bultzatzen da. Hilearen 8an ere “Las mujeres de Berango en acción” ikuskizuna eskainiko da. Arratsaldeko zazpietan, Berango Antzokian, emakumearen elkarteko, jubilatuen eta elizako abesbatzek abestuko dute.  Dantza modernoa ere egongo da, Kultur Etxean eskaintzen den ikastaroaren partaideen eskutik, eta Fernando Ansoleagaren taldeak poesia errezitaldia eskainiko du. Emakumearen elkarteak antolatutako martxa martxoaren 9an izango da, taldearen egoitzatik 10:00etan irtengo delarik. Gero, 12:30ean, “Berdintasunaren aldeko jaia” ospatuko da frontoian. Berdintasunaren aldeko ekintzak, tailerrak, ipuin-kontalariak eta txikipark egongo dira. Errebindikazio mezuak izango dituen “photocall”ak, “El jardín de los deseos”delakoan kokatuko diren mezu pertsonalek,  kaleko antzerkiak eta musikak, jaia girotuko dute. Jardunaldi honetan oilaskoa, piperra eta sagardoa eskainiko dira, 1,50 euroren truke. Bildutako diru guztia beharrak dituzten Berangoko pertsonei zuzenduko da.
“La mujer en la Guerra Civil en Euskadi” hitzaldia 14an eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.