Albisteak

 
Berangoko elkarteak apirilaren 2an izango den Dantza Eguna ospatzeko elkartu dira. Muntaiak ohiko euskal dantza, balleta, sevillanak eta dantza modernoa erakutsiko ditu. Beraz, ikuskizun anitza izango da, edizio bakoitzean publiko ugari erakartzen duena. Ekitaldia eguerdiko hamabi eta erdietan hasiko da, herriko pilotalekuan. Simon de Otxandategi dantza taldeak, Balleteko Udal Eskolak eta Kultur Etxeko dantza modernoko, areto dantzetako eta ATEko taldeek parte hartuko dute.