Albisteak

 
Pertsona ugarik parte hartuko dute aurten ere udal ikastaroen eskaintza zabalean. Edizio berria urrian hasiko da, adin guztietarako eskaintza anitzarekin eta Berdintasunaren aldeko aktibitateekin. Helduentzako ikastaroek, 18 urtetik gorakoentzat, aukera desberdin ugari aurkezten dituzte, hala nola, altzarien zaharberriketa, zur lanketa, tai-chi, eskulanak, margolaritza, saloi dantza, euskera, ingelesa eta euskal dantzak. Guztiak hiru hilekoak dira eta, jende ugarik parte hartzen badu, bigarren lauhilekoan jarraituko dute.
Umeentzako aktibitateen artean dantza modernoa nabarmentzen da. Lau talde desberdin egongo dira ekintza honetan, 4 urtetik 17 urtera arte. Txikienei, 4 eta 5 urte bitartekoak, klaseak ingelesez eskainiko zaizkie. Aukera berdina dute margolaritzarekin, adinaren arabera bi talde ezberdin osatuko direlarik, 5 eta 7 urte bitartekoak eta 8 eta 11 urte bitartekoak. 3 eta 4 urteko umeek hizkuntza honetara hurbiltzeko eskaintza kulturala izango dute, “Lovely English” deitutako ikastaroaren bidez. Era berean, eskalatzeko aukera izango dute 10 eta 14 urte bitarteko gazteek.
Nagusiek ikastaroak Nagusien Etxean jasoko dituzte eta betebeharreko baldintza 60 urte baino gehiago izatea da. Eskaintza zabala izango da eta iraupena ezberdina. Gimnasiako ikastaroa urte osokoa da eta astearteetan eta ostegunetan eskainiko da. Abesbatzaren aktibitatea doakoa da, baina izena aldez aurretik eman behar da. Saloi dantza eta tai-chi ikastaroak hiru hilekoak izango dira eta arratsaldeetan eskainiko dira.
Adimen emozionala
Berdintasunaren sailari dagokionez, bost tailer ezberdin bultzatzen dituzte. “Adimen emozionala” eta “oroimena indartzea” hiru hilekoak dira, Nagusien Etxean. Beste ikastaroak urtekoak izango dira eta Berango Antzokian edo Santa Anako Kultur Etxean egingo dira. Koedukazioa hilearen bigarren astearteetan, arratsaldeetan, eskainiko da eta erlaxaziokoa astelehenetan goizean izango da, Aerobic, Bizkortze eta Teinkadak ikastaroak bezala. Aktibitate honetan, laburtzeko ABT deitutakoa, bi talde egongo dira: bat astelehenetan eta asteazkenetan, 20:00etan, eta bestea astearteetan eta ostegunetan, 14:00etan.
Jubilatutako pertsonentzat Nagusien Etxean zerbitzu batzuk ere eskainiko dira, podologia adibidez. Kasu honetan, jubilatuek 10 euro ordaindu behar dute sesio bakoitzagatik eta 16 euro 60 urte baino gehiago badute eta lanean jarraitzen badute. Aholkularitza juridikoa lortzeko aukera ere izango dute, dohainik. Kasu bietan hitzordua aldez aurretik eskatu beharko da. Irteerei, txangoei edoeta ordenagailu ikastaroei buruz informazio gehiago jasotzeko, Nagusien Etxeko bulegoan galdetu edo 94 602 65 28 telefono zenbakian.
Ikastaro gehienak urrian hasiko dira eta prezio ezberdina izango dute, merkeena 12 eurokoa izango delarik.