Albisteak

 

Simon de Otxandategi taldeak, Berangoko Udalaren laguntzarekin, Santa Ceciliako laugarren edizioa antolatzen du. Ekimena herriko abesbatza guztiak biltzeko eta kantatzearekin gozatzeko aukera izatearen helburuz sortu zen. Ekitaldia irekia da eta parte hartu nahi duten auzotarrak ere joan daitezke. Emanaldia azaroaren 24an izango da, 13:30ean, herriko pilotalekuan. Hitzordua herriko talde koralek egiten duten lanaren erakusgarri handia da: Simon de Otxandategi taldekoa, Emakumearen elkartekoa, parrokiako koruarena eta Nagusien Etxekoa.

"Guk balio berezia ematen diogu, guztiok batera egindako ekintza delako" azpimarratzen du Simon de Otxandategi elkartearen zuzendariak. Iñaki Gonzalezek elkarte bakoitzak gai bat interpretatuko duela eta gero batera kantatuko dutela esaten du. Errepertorioan gehienak euskarazko gaiak dira, "Berangarra" edo "Berango" besteak beste. Azken hau, auzokoei eskainitako herriko himnotzat hartzen da. Parte hartu nahi duten auzotarrak azaroaren 20an, 20:00etan, Udaletxeko beheko solairuan kokatuta dauden Simon de Otxandategiko lokaletan burutuko den entsegura joan daitezke.