Albisteak

 
Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren 5. urteurrena dela eta, irailaren 21ean, ostegunez, arratsaldeko 19:00etan, Berangoeta Kultur Etxeko areto nagusian, “Gerra Zibila Berangon (1936-1937)” hitzaldia eskainiko du Aitor Miñambresek.
Gure herriko historian oso gutxi ezagutzen dugun gertaera honi ekingo diogu, honako gai hauen gaineko azalpenak emanez, besteak beste:  Eusko Gudarosteko berangoztarrak, kanpora atera ziren umeak eta armada frankistaren okupazioa herrian. Zure zain egongo gara

Argibide gehiago (PDF 204KB)