Albisteak

 

ORAINDIK EZ DUZU KONPOSTAGAILURIK ZURE ETXEAN? ANIMATU ETA LORTU BAT!
 
Ortua edo lorategia duten etxebizitzei zuzenduta, Berangoko Udalak konposta egiteko beharrezko materialak banatuko ditu dohainik (konpostagailuak agortu arte).
Era honetan, etxeko hondakin organikoak aprobetxatuz, kalitatezko abonua lortu daiteke.

IZENA EMATEKO edo informazio gehiago lortzeko, jar zaitez kontaktuan ondorengo korreo elektronikora idatziz: agenda21.berango@uribekosta.org

Gure gizarteak aurre egin behar dion erronketariko bat hondakinen kudeaketa da. Egunero, gure bizitzeko era eta kontsumo ohituren ondorioz, geroz eta hondakin gehiago sortzen dugu, eta beraz, konponbideak bilatzea eta ingurumenarekin jasangarriak diren tratamendu egokiak garatzea geroz eta zailagoa da.
 
Gure zabor poltsa aztertzen badugu, gutariko bakoitzak, eguneko, batez beste kilo 1 zabor sortzen ditugula konturatuko gara; horietarik, pisuaren %40a konposta lortzeko birziklatu daitezkeen hondakin organikoak dira.
 
Lorategi edo ortua duten etxeek, konpostajearen bidez organikoa etxean bertan kudeatu dezakete.
 
Materia organikoarekin konposta egitea, herrietako hondakinen prebentziorako eta ingurumena zaintzeko ekintza oso baliagarria eta garrantzitsua da. Materia organikoa jatorrian kudeatu daitekeelako. Horrela, bildu, garraiatu eta instalazioetan kudeatu beharreko hondakinen kopurua murriztu egiten da.