Albisteak

 

Helburu nagusia, jendeak ariketa fisiko gehiago egin dezan sustatzea da, bizimodu sedentariotik aldentzea. Sarri askotan, oinez ibiltzea, nahiko izaten da bizimodu osasungarriago bat eroateko. Oinez ibiltzeko ez dugu urrun joan beharrik. Gure herrian bertan, baditugu hainbat bidezidor eta bide senda. Hori dela eta Berangoko herri barneko kale, bide eta inguruko bidexkak kontutan hartuta, hiru ibilbide edo zirkuitu diseinatu dira.

Ibilbideak ondorengoak dira:

  • 1go Ibilbidea: Herri ibilbidea (urdina). Distantzia: 4,85 km.
  • 2. Ibilbidea: Burdin Hesiaren ibilbidea (horia). Distantzia: 4,77 km
  • 3.Ibilbidea: Ibilbide megalitikoa (larrosa). Distantzia: a 10,7 km.

Ondoren atxikitzen den dokumentuan, ibilbideak ikus daitekez.
Mapak (PDF-332Ks)

ARIKETA FISIKOA  OSASUNERAKO

Jarduera fisikoa maiztasunez praktikatzea, beharrezko eta onuragarria da osasunerako. Edonork, edozein adinetakoak, burutu dezake neurrizko jarduera fisikoa.

  • Gutxienezkoa/ezinbestekoa: jarduera fisiko moderatua, ordu erdi,  5 egun astean. Hasi poliki eta joan pixkanaka gehitzen. Gazteak gutxienez ordubetez.
  • Gomendagarria: jarduera fisiko moderatua, ordu bete, 5 egun astean.  Programa hau, indarra hobetzeko ariketak eta luzatze ariketak, astean bi egunetan eginez, hobetu dezakezu.

OHITURA OSASUNTSUAK

BIZIMODU AKTIBOA hartzen has zaitezke.
Aldatu zure eguneroko ohiturak:
- Ahal duzun heinean joan zaitez oinez (lanera, erosketak egitera, haurrak eskolara eramatera …),
- autoa gutxiago erabili, igo eta jaitsi eskailerak igogailua erabili beharrean,
-  telebista aurrean edo sofan eserita ematen duzun denbora mugatu,
- jolastu haurrekin, jarri musika etxeko lanak egiteko  eta aprobetxatu gehiago mugitzeko
- ...

AHOLKUAK

Jantzia eta oinetakoak: denboraren araberakoa.

  • Erabili, soineko erosoak, mugimendua ahalbidetzen dituztenak. Erabili baita ere galtzetin eta oinetako eroso eta egokiak.
  • Erabili eguzkitako betaurrekoak eta  eguzkitik babesteko krema.
  • Hidratatu, edan ura. Ez irten ibilbidea egitera, ur barik.

ZER IKUSI DAITEKE IBILBIDEETAN ZEHAR?

Berangok, ondare historiko eta arkitektoniko garrantzitsua du. Eraikin esanguratsuenen artean ondorengoak aurki daitezke: Santo Domingo de Guzman eleiza (XVIII. m. eta XIX. m. berreraikia), San Lorenzo parrokiaren (XIII. m.) gainean eraikia; Santa Anako Ermita (eraikin barrokoa); Otxandategi Dorretxea (XIII. m) bere garapen bertikala nabarmenagatik bereizten dena; Basagoiti Dorretxea (bere jatorri gotikoa kontserbatzen duen XV. mendeko bizitegia); Berango-Uriarte Dorretxea eta Agirre Jauregia.
Gainera, Berangon oraindik antzinako hainbat baserri kontserbatzen dira. Euren artean azpimarratzekoak dira Arrizubiaga  baserria (XVI. m) baita ere Sustatxa, Lukategitxu, Lotxarine,  Madariaga, Arrate Beko, Etxebarri eta Landaida   baserriak.
Aipamen berezia merezi dute oraindik zutik dirauten antzinako errotak: Kukullaga,  Itza,  Errotatxu,  Goiko Errota eta Poza.