Albisteak

 
Irailaren 21ean “Ariketa fisikoa eta pertsona nagusiak” hitzaldia eskainiko da Berangoko Nagusien Etxean. Psikologian lizentziatutakoa den Ainara Paniaguak aktibitate fisikoak pertsona jubilatuei eskaintzen dizkien onurak azalduko ditu: mugikortasun fisikoa, osasun kardiobaskularra, egoera psikologikoa eta gogo-aldartea mantendu edo hobetu egiten ditu. Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da  Sabino Arana kaleko 24. zenbakian kokatuta dagoen Jubilatuen Etxean.