Albisteak

 
Urtarrilaren 5ean Errege Maguak 19:30ean irtengo dira Berangoetako Kultur Etxetik eta Simon de Otxandategiko kaletik frontoira jaitsiko dira, bertan harrera egingo zaielarik. Zaldien gainean joango dira, neska-mutilez inguraturik, eta legionario erromatarrek ere parte hartuko dute. Ekialdeko Maguek umeen eskaerak entzungo dituzte pilotalekuan, egun berezi honetarako apainduta egongo den antzeztoki handian, eta txokolatada ere egongo da.