Albisteak

 

Berangoko Inauterien kalejira, aurten Venezian oinarrituta egongo dena, larunbatean, otsailak 16, izango da. Mozorratutako taldeak arratsaldeko seietan irtengo dira Berangoetako Kultur Etxeko plazatik frontoiraino. Ehunka pertsonek parte hartzen dute urtero jaialdi honetan. Aurtengo edizioan, herriko Kultur Etxeek mozorroa prestatzeko saioak antolatu dituzte, batez ere umeei zuzendutakoak, baina gurasoei ere egun batean aukera eman zaie beraien seme-alabekin mozorroa egiteko.

Bestalde, igandean Simon de Otxandategi dantza taldeak bereganatuko du protagonismoa. 11.30etik aurrera, Berangoko auzoak gurutzatuko dituen kalejiran irtengo dira Lantzartetik eguerdian Sabino Arana kalera ailegatzeko.