Albisteak

 

Berangoko Udalak herriko auzokideen laguntza eskatzen du Saharako errefuxiatuen esparruetara zuzendutako materialaren dohaintza egiteko. Mantak, arropa eta helduentzako pardelak jasoko dira, nagusiek duten behar larria nolabait arintzeko helburuarekin, gure kooperazioa eta elkartasuna behar baitute bizirauteko.

Saharara abiatuko den borondatezko langileen hurrengo karabanaren antolaketa dela eta, Berangoko Udaletik errefuxiatuen esparruetan garatutako proiektuan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Proiektua Bucraan nagusientzako laguntza etxe baten eraikuntzan eta martxan jartzean datza.

Bildutako materiala, Saharara abiatuko den borondatezko langileen hurrengo karabanan bidaliko da. Helburua errefuxiatuen esparruetan garatutako proiektuan laguntzea da, Bucraan pertsona nagusientzako Eguneko Zentrua eraiki eta martxan jarri delarik.

Baina saharar beraiek azalduko dute zertan datzan proiektua. Beraien esperientzien bidez azalduko dute, abenduaren 27an arratsaldeko seietan Berangoetako Kultur Etxean eskainiko den hitzaldian. Horrela ezagutuko duzue Berangoko herriak Saharan burutzen ari den kooperazio lana.