Albisteak

 

Dakizuen bezala, guztiz garrantzitsua da geure etxeetan sortzen dugun zarama BIRZIKLATZEA.

Lehenengo eta ezinbesteko urratsa, hondakin guztiak edukiontzi bakar batean bota beharrean, birziklagarriak diren frakzioak etxean SAILKATU eta dagokien edukiontzira botatzea da. Hau, geure esku dago, eta oso erraza da; ohitura onak hartzea baino ez da lortu behar.

Dagoneko ikusiko zenuten bezala, herriko edukiontzi orlegietan, errefusa biltzeko edukiontzi orlegietan, goian aipatutakoa gogorarazten duten pegatina batzuk jarri dira.