Albisteak

 
Ehunka pertsonek gozatu zuten Berangoko Inauteriarekin. Kalejirako parte hartzea azken urteetako jendetsuenetarikoa izan zen. Veneziako Inauteriek arrakasta handia izan zuten izaera familiarrra duen jaialdi honetan, umeek protagonismorik handiena bereganatu zutelarik. Mota askotako mozorroak egon ziren kolore anitzetako kalejiran: heroi famatuak, ohizko behizainak, indioak ala piratak eta Venezian eta hango maskara famatuetan oinarritutakoak. Pasadan edizioan, urtero sortzen den giro alaiaz aparte, detaile guztiak kontutan hartu zuten mozorro batzuen maila altua ere nabarmendu zen. Mozorroen kalitateak liraintasuna gehitu zion umeentzako festa animatuarekin frontoian amaitu zen jaiari.