Albisteak

 

Moreagako parkean tirolina erraldoi bat eta puzgarriak jarriko dira eta bigantxak eta diskoteka egongo dira. 

Bizikleta Eguna Erandion hasiko da urriaren 12an eta Berangon amaituko da jai baten ospakizunarekin. Aurreikusitako ibilbideak lau herri gurutzatuko ditu – Getxo eta Leioa barne- Moreagako parkeraino heldu arte. Parkean jolas ugari kokatuko dira, batez ere gazteei eta umeei zuzendutakoak. 6 egunetan 1.300 pertsonek eman dute izena jadanik eta Berango Txirrindulari Elkartearen antolatzaileek izena emateko epea ixten denerako, ostegun honetan, 3.000 izatera heltzea espero dute.

“Bizikleta Egunaren helburua kirola aisialdiko ohitura osasuntsu bezala praktikatzea eta gozatzea da. Jardunaldiaren gehigarria erakargarritasun ugari eskainiko dituen jaia izango da”, azpimarratu du Berangoko Alkatea den Anabel Landak. Horregatik opariak egongo dira parte-hartzaileentzat. Hauentzat 2.500 pintxo prestatuko dira Moreagara heltzen direnerako. 

Txirrindulariek goizeko hamaiketan Erandioko Udaletxearen aurrean, Leioako norabidean, kokatutako Irailaren 23.a plazatik irtengo dira. “Herri horretako Boulevarrean anoa-postu bat kokatuko da parte-hartzaileek, nahi izatekotan, edan ahal izateko”, azaldu zuen B.T.E.ren (Berango Txirrindulari Elkartea-ren) arduradun nagusia den Javier Garciak. Taldea Artazaganetik Fadurara jaitsiko da ondoren Berangon sartzeko. 

“Familiaren elkartasuna bultzatzea bilatzen da, elkarrekin kirola egiteko edo bizikletarekin gozatzeko aukera emanez” azpimarratu zuen Garciak. B.T.E.ren presidenteak esan zuenez, helburu hau lortzeko ekitaldian parte hartuko duten familiei eta taldeei zuzendutako 30 karpa jarriko dira, mahaiekin eta aulkiekin hornitutakoak. Beste talde batzuen artean, Uribe Kostako IGE – Ikasleen Gurasoen Elkarte - desberdinek parte hartuko dute jardunaldi honetan. 

JOLASAK
Moreagako parkean amaierako jaia ospatuko da. Erakargarritasun nabarmenetariko bat tirolina erraldoia izango da, 15 metroko altuerarekin eta 90 metroko luzeerarekin. Umeak dibertitzera zuzendutako “anezkak”, karts pista bat eta puzgarri ezberdinak ere egongo dira. Honez gain, familiako txikienek opariak jasoko dituzte. Bigantxa eta poni deslaiak, txokolatada eta kanpoko diskoteka Bizikleta Eguneko zazpigarren edizio honetako beste erakargarri batzuk izango dira. 
Ibilbidean parte hartu nahi duten pertsonak apuntatzeko epea ostegunean, barne, amaituko da. Izena emateko www.ubfesta.org web orrialdea bisitatu behar da.