Albisteak

 

Berangoetako Umeentzako Liburutegiak ipuin klasikoei begira arituko da azaroan. 25ean, 8 eta 13 urte bitarteko umeei zuzendutako Hansel eta Gretel ipuinaren  irakurketa gidatua egongo da. 6 eta 8 urte bitartean daudenek “The little Mermaid” ipuinaren  irakurketa gidatuan parte hartu ahal izango dute azaroaren 28an eta 29an ipuin kontalaria, gurason eskutik. Aktibitate hauek guztiak 18:00etatik 18:30era antolatzen dira. Tarte horretan, umeentzako liburutegia jendearen arretarako eta maileguetarako itxita egongo da. Zerbitzu hau lanegun guztietan dago zabalik, 16:30etik 19:00etara.